XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hasten dugun ikasturte honetan, gogoratu egingo dugu uda oporretan egin dugun guztia.

Horixe da lehenik egingo duguna.

Har ezazue ohar-koaderno bana, eta has zaitezte idazten, oporretan egin dituzuen gauzen artean interesgarri iruditzen zaizuen guztia.

Oharpen guztiak egin ondoren, zuetariko bakoitzak, elkarren ondoren, antzeztu egingo ditu uda denboran bizi izan dituen gertakari horik guztiok, denek ulertzeko moduan.

Hauxe izango litzateke erarik egokiena, eskolako lagunei zeuen esperientziak jakin erazteko: gehien hunkitu zaituzten gauzak, ezin hobeto iragan dituzuen egunak, egin dituzuen kirolak, etab.

Zuetariko gehienak, uste dut, izan zarete inoiz arrantza-porturen batetan.

Hango untziak ikusi dituzue.

Begira egon zarete, untzi barrutik arraina nola ateratzen duten.

Baina ba al dakizue, arraina zer moduz harrapatzen den?.

Eskuz?.

Kanaberaz?.

Sarez?.

Adieraz zer moduz egiten den.

Ogibidezko arrantzaleez gainera, ba dira beste batzu ere, zaletasunez eta kirolaz ari izaten direnak.

Arrantzale hauek, gehienetan, itsas ertzetik egiten dute.

Beste batzutan, txalupa txiki batetan itsasoratzen dira, lehorretik hurbil arrantzatzeko.

Zuek ere, hala uste dut, joan zarete inoiz arrainetan; edo, behinik behin, ikusi duzue inor arrainak harrapatzen.

Eta ba dakizue, beharbada, modu askotara harrapatzen direla.

Gaur, kanaberadun arrantzale batek zer egiten duen ikusiko dugu.

OHARTZAPEN ARIKETAK.

Kanaberadun arrantzaleak aparailu hauk guztiok erabiltzen ditu arrantzarako.

Non eramaten da otarrea?.

Eskuan?.

Lepoan?.

Lepotik zintzilik?.

adieraz ezazue egokiena iruditzen zaizuen moduan.